2022-09-19 11:00

Euskalgintzaren Kontseiluak gogor salatu nahi du Gasteizko Administrazio Auzitegiaren ebazpena zeinaren arabera udaltzainen lan poltsaren sarbiderako euskarazko B2 maila egiaztatu behar izatea atzera bota den.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren arabera, auzitegiek jarraitzen dute herritarren eskubideen aurkako hizkuntza-politika egiten. «Onartezina da herritarren hizkuntza-eskubideen urraketa betikotuko dituzten ebazpenak argitaratzea. Bada garaia herritarren eskubideak erdigunean kokatzeko. Auzitegien helburua herritarren interesak eta eskubideak defendatzea izan beharko litzateke, baina kontrako norantzan ari dira» adierazi du.

Izan ere, Kontseiluko eledunak Gasteizko Auzitegiaren ebazpena hizkuntza-politikaren judizializazioaren barruan kokatu du: «Azken hilabeteotan esaten ari gara Auzitegiak hizkuntza-politika egiten ari direla, euskaldunon eskubideen aurkako ofentsibari jarraitzen diotela. Alta, gaurko ebazpena kate horretako beste kate-begia besterik ez da. Horrexegatik, honi guztiari modu bateratuan erantzun behar zaiola uste dugu».

Source

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskalgintzaren Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz.