2021-05-11 09:45

Mixel Berhocoirigoinen heriotzak penetan uzten du Euskal Herriko Laborantza Ganbara.

Mixel sortzaileetarik izan zen, eta hamar urtez elkarteko lehen lehendakaria. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta berak ere pertsonalki eraso judizialak jasan zituen, frantses estatuarengandik. Bere izaite azkarra baliosa izan zitzakon ataka guzi horietarik indarturik ateratzeko.

Historiak erakusten du eta erakutsiko du borroka horiek zuzenak eta beharrezkoak zirela. Euskal Herrian eta hemendik gaindiko lurraldeetan laborantza herrikoi eta iraunkorra beharrezkoa dugu. Etxalde ainitz biziarazten, jendea, ingurumena eta lurra errespetatzen duen laborantza.
Laborantza herrikoi eta iraunkorraren iparrorratza zehazten, ulergarri egiten lagundu zuen. Eta iparrorratz hori ez dugu galduko, segur !

Teoriatik praktikarat iragaitea zen Mixelen filosofia. Errealitatea ez da beti nahi dena, bainan kolektiboki nahi den errealitatea erdiesteko gauza ainitz egin daitezke. Izaitez umila bazen ere, talde lanetan beti preziatu dugu bere analisia, gogoeta, lanegiteko moldea, bai eta ere bere finezia eta umorea. Halakoa baizen Mixel.

Hau dena ez zuen Mikele, bere espos laguna eta familiaren sustengu eta laguntzarik gabe egiten ahalko.

Ohore bat izan da hainbat urtetan berekin lanean aritzea.

Milesker Mixel.

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak erroak biziki sendoak ditu eta laborantza eta elikaduraren gaietan tinko lanean segituko du.

Gure elkartasuna eta dolumin bizienak Mikele, Jenofa, Iñaki eta familia guziari.

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea