ARGIA.eus

2019ko maiatzaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea
2019-01-11 12:23

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 14. urtebetetzea ospatuko du urtarrailaren 19an, larunbata, Ainiza Monjolosen.

 

EGITARAUA

9.00 : Ongi etorria, kafea

9.45 : 2018. urteko bilana

13.30 : Bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia zerbitzatua. Apairua 22 €/eusko-tan

°°°°°°°°

 Salda, oztibarreko axurkia ilarrekin, ardi gasna eta biskotxa, Irulegiko arnoa, kafea eta ondokoa

Zure bazkaria aitzinetik erreserbatzea galdegina zauzu,05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

Haragirik gabeko menua izena emaiterakoan galdegin beharko da.

°°°°°°°°

 

18.00 : kontzertuak (ostatu eta ogitartekoekin)

 

KONTZERTUAK

TRACTEUR (World noise – Toulouse) : hemen entzun

ZOO (Rock/Rap – Beskoitze) : hemen entzun 

ESKEAN KRISTÖ (Rock’n Roll – Bizkaia) : hemen entzun

DJ XA2 vs DJ K-Püx