2020-03-05 10:26

Zer bilatzen duzu euskal bortuetan ibiltzen zirelarik ? 

Zer ezagutzen duzu euskal mendigunetako bioaniztasunaz, bere eragin ekologikoaz eta giza-jardueretaz ? 

Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta Akitania Berriko Gune Naturalen Kontserbatorioak galde hauek zabaldu nahi dituzte publiko zabalari, maiatza arte on line aurki daiteken inkesta bati esker.

 

LIFE Oreka Mendian europar finantzamendu programan sartzen da galdetegi hau. Euskal bortu eta mendiak kolektiboki kudeatzeko, Euskal Herriko eragile sozio-ekonomikoen artean estrategi baten eraikitzeko xedea du programa honek.

Praktikatuak diren aktibitateak ezagutu, mendian ibiltzen diren pertsonen ikuspegia ezagutu, bortu eta mendiaren erabiltzaile desberdinen kohabitazioa hobetzeko… hori da beraz lan honen xedea.

 

Ikerketan parte hartu nahi baduzu, galdetegia bete dezakezu. Anonimoa da, 15 minutuz betea da :

→  GALDETEGIARI ERANTZUN  ←

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea