2024-01-09 12:11

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 19. urtemuga urtarrilaren 20an ospatuko dugu denek elgarekin, Ainiza Monjolosen.

19 urtez geroztik, Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoiaren alde lan egiten du Euskal Herrian, hurbileko lana eramanez laborarien eta gizartearen beharreri erantzuteko.

 

EGITARAUA :

9.45 : 2023. urteko bilana eta 2024ko perspektibak

10.30 : Bi egitasmoren aurkezpena – "Itsasuko Gerezia" sormarka asmoa & "Euskal Sagardoa" mugaz gaindiko sormarka proiektua

12.45 : Zintzur bustitzea

13.30 : Zikiroa (25 €/eusko)

Menua : salda, oztibarreko axurkia ilarrekin, gasna, bixkotxa eta kafea. Haragirik gabeko menua posible

〰️

Tokia erreserbatzea gomendatzen dizuegu :

– 05 59 37 18 82 zenbakira deituz

– linean >>

 

〰️

– 18.00 : KONTZERTUAK

🎸 Shore Break

🎸 Karma

🎸 Azken Oroimena

🎧 DIA ! DJ'S

2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea