2017-11-20 11:30

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deialdia egiten du, azaroaren 25erako, "Zure egia gurea eginez" lelopean.

Gure hitza zalantzan jartzen duten detektibeen dossierren gainetik, justizia egiten ez duten epaitegien gainetik, gure bizipenak ukatzen dituzten jendartearen errelatoen gainetik, hainbat komunikabideren morbo eta egiturazkoa den biolentzia matxistaren desitxuratzearen gainetik... ZURE EGIA GUREA EGITEN DUGU, elkarri aitortzen eta sinisten diogu.

Kaleetan ikusiko dugu elkar!

GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.