2017-12-20 11:30

Zure Ondoan elkarteak, 2017an indarkeria matxistaren biktima izan direnei egingo zaien omenaldira, gonbidatu nahi zaituzte.

Omenaldi ekintza hau datorren abenduaren 24an burutuko da, 11:30etan, Basauriko Udaletxearen arkupean. Gure artean ez dauden emakumeak eta euren seme-alabak gogoratu nahi ditugu eta, egia, justizia eta erreparazioa erreklamatu nahi ditugu.

Gurekin ez daudelako, bizia errotik kendu dietelako, emakume eta txiki bakoitzeko izar bat jarriko dugu, eurek nabarmentzeko eta inork ahaztu ez ditzan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.