2018-06-25 11:00

Atzo burutu zen Algortan, umeen kontrako sexu indarkeriaren aurkako manifestapen jendetsua, zeinetara hainbat eragilek atxikipena eman zuten aurreko asteetan zehar.

Protestaldia haurren kontrako sexu indarkeria dagoenean erasotzaileek izan ohi duten inpunitatea salatzeko erabili zen, bereziki.

Beheko lerroetan irakur dezakezu zer aldarrikatu genuen eta zergatik. Haurren kontrako sexu indarkeriarik ez! Inpunitaterik ez! Txikitxu, gu ere han ginen!!!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.