2018-08-07 19:00

Badator 2018ko SARDIÑERRAIA festa askea!


Pasa den urtean agertokira igotzeko gogoz gelditu bazinen, aukera daukazu aurten, bakarrik, binaka edo taldeka, erraietatik arantzatxoa kentzeko. Hona hemen bi modu:

Sardiñerraia Galarako ikuskizun bat prestatu: abestu, irakurri, dantzatu, antzeztu, margotu.. nahi duzu(e)na prestatu, diziplina guztiak ongi etorriak dira!

Emakume* DJ saioa: prestatu gustoko dituzu(e)n abestiak, eta igo eszenatokira gauaren momenturen batean zure musika jartzera!

Izena emateko, idatzi mezu bat sardinerak@gmail.com helbidera, eta adierazi nortzuk hartuko duzuen parte, Galan edo DJ saioan izango den, eta zer egingo duzuen.
Atera barruan duzun artista! Emakumeok* eszenatokira! Gora Sariñerraia!

Sardiñerak Kofradia

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.