Dantza-eskolan Printzesen Eguna antolatu zuten eta 6 urteko Ainsley estatubatuarrak erabaki zuen nahiago zuela saltxitxa-ogitartekoz mozorrotuta joan. Argazkia sare sozialetan zabaldu eta segituan ikur bilakatu da neskatoa: aniztasunaren ikur, askatasunarena, haurtzarotik ezarritako eskema zurrun eta sexistetatik ateratzen direnena.
Iturria: Mikel Garcia - Argia