2017-01-25 11:30

EMMko lagun eta kide maiteok:

Mundu mailako gobernu eskuindar eta atzerakoiak goraka ari diren honetan, Emakumeen Mundu Martxa nazioarte osoan burututako 700 martxetara atxikitzen da, emakumeen eskubideak defendatzeko. Martxa horietan 4.800.000 emakume inguruk hartu du parte, Donald Trump AEBetako lehendakariaren izendapenarekin piztutako protestetan. Gertakari honek eskubide demokratiko guztiak jartzen ditu arriskuan. Baina emakumeok misoginia, sexismo, xenofobia, islamofobia eta gure planetako bizitza eta ongizatea mehatxatzen dituen aldaketa klimatikoaren aurka gaude eta elkarrekin gaude.

Duintasuna, inklusioa eta berdintasunagatik, guk, martxan jarraituko dugu!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.