2016-03-21 11:30

Indarkeria-maila txikiko erasoak, asmo txarrik gabekoak, eguneroko jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak... ez da erraza mikromatxismo hitza definitzea.  Hitza, berez, Luis Bonino psikologoak 1990ean egindako ekarpen teorikoa da, tratu txar fisiko edota oso irain zehatzak ez diren bestelako jarrera batzuk izendatzeko. Boninok, beste mota bateko gehiegikeriak identifikatu nahian, adierazi nahi izan zuen ez dela beti egoten eraso edo mespretxu argirik, baizik eta badirela beste era bateko jokaera matxistak ere: gizonak etxeko lanen ardura ez hartzea, emakumeak egingo duelako; paternalismo kutsua duten komentarioak; gizonezkoak, emakumea oso txarto tratatu gabe, haren autonomia eta autoestimua murrizten dituzten jarrerak edukitzea... Alabaina, ondoko hiru testigantzek islatzen duten moduan, gaian adituak ere ez dira guztiz bat etortzen askotan.

Iturria: Aizu! aldizkaria - Eñaut Mitxelena, M. Egimendi, Arkaitz Almortza.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.