2019-06-27 15:00

Beste erailketa matxista baten berri izan genuen asteartean, lehendabizikoa dugu aurten Euskal Herrian: Mayie Nervi gogoan zaitugu! 81 urteko emakumea erail berri du bere bikoteak Urruñan, Lapurdin. maguette mbeugou senegaldarra zen eta adingabe biren ama. Atzo, asteartea, aurkitu zuten emakumea URRUÑAN, bere etxean. Hiltzaileak tirokatu ondoren bere burua hil du, alabak aurkitu du eta poliziari deitu du.https://www.emakumeenmundumartxa.eus/2019/06/20/mayie-nerviren-erailketa-matxista-salatzeko-mobilizazioak-egingo-dira-ostiralean/

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.