2016-11-15 11:30

KJA (Emakume kurdu askeen kongresua) VAKAD (Van emakumeen elkarte), Rainbow Emakume elkartea,  Selis Emakume elkartea, MuÅŸ Emakume etxea, Bursa Panayır emakumeen elkartasunerako elkartea, Adıyaman Emakume elkartea;  Ceren Emakume elkartea, eta beste 370 elkarte itxi egin ditu Turkiako gobernuak, larrialdi egoeraren aitzakiapean Azaroaren 13 igandean. Turkiako Emakume Mundu Martxak bilera egiten zuen egun bera baliatu du gobernu faxistak elkarte guzti hauek isteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.