2016-07-21 11:30

Eraldaketaren asmoa eta sortzen zaizkigun galderak ikuspegi anitzetatik aztertu nahi izan ditugu. Komunean dugu Angela Davisek zapalkuntzaz eman zigun definizio sendoa. Eta, jakina, zapalkuntza egoera orokor horri bestelako proiektu bat aurrez aurre jartzeko borondatea. Bidean goaz, ez gara atzo hasitakoak. Baina, gogoeta asko eskatzen duen bidea da aurretik duguna. Gure buruari galderak egin dizkiogu epe labur eta luzean ditugun erronken gainean. Eta halaber, eraldaketa prozesuaren nolakotasunaz, behar ditugun aliantzetaz, pairatzen dugu jazarpen eta indarkeriaz, osatu nahi dugun subjektu eraldatzaileaz, botereaz... hausnartzen jarri ditugu hainbat lagun. Esan bezala, etengabea den gogoeta horri ekarpen bat gehiago egiteko asmoz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.