2015-10-28 11:30

2015eko Azaroaren 7an, goizeko 12etan, emakume eta talde feministak Martxa batean Madrilen elkartzeko dei egin dute zenbait eragile feministek. Helburua; indarkeria sexistaren aurkako borroka lehentasuna izan dadila eskatzea.

Gizarte zibilari Martxa honetan parte hartzeko gonbitea luzatu diote, indarkeria matxista eta emakumeen aurkako indarkeria guztiak desagerraraztea gizarte osoari baitagokio.

Feminizidio gehiagorik ez! Indarkeria matxistarik ez! Justizia eta Gobernuen jarrera motelarekin aski da!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.