2017-05-28 11:30

"GORPUTZA, LURRALDEAK ETA ERAKUNDEAK" MINTEGIA BURUTUKO DUGU LARUNBATEAN BAIONAN

Goiz osoko kontua izango da eta gonbidatu desberdinak izango ditugu gurean, gaiari, ikuspuntu desberdinetatik heltzeko: Jule Goikoetxea (Estatuaren kritika feminismotik), Aurora Iturrioz eta Irene Ormazabal (EAEko berdinatasun politiken analisi kiritikoa), Claire Lataillade (Ipar Euskal Herriko elkargoan ikuspegi feminista txertatzeko bideak) eta Clara Sanchez eta Gemma Tomàs (Paisos Catalans-eko herri prozesuan feministon estrategiak. Hau guztia dinamizatzeko Samara Velte kazetaria ere gonbidatu dugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.