2017-08-14 11:30

MANIFESTAZIO EZ MISTOA LAUDIOKO JAIETAN, ERASO SEXISTEN AURKA

Abuztuaren 16an egingo da mobilizazioa 23:00etan txosnagunetik (aldai plaza) abiatuta.

Erasorik gabeko jaiak eta autodefentsa feminista aldarrikatzea da mobilizazioaren helburua eta horretarako emakume, bollera eta trans guztiei beltzez jantzita gerturatzeko deia zabaldu nahi die Laudioko Talde Feministak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.