2018-11-09 07:30

Kontzentrazio deialdia: Azaroak 16 ostirala, 19:30tan CAFÉ VENDETTAn (Zuazo Ataria 4, Vitoria-Gasteiz). CNT Gasteizko kide batek pairatutako sexu jazarpenak salatzeko kontzentrazio-deia.

 

Emakumeen kontrako diskriminazio eta indarkeria kasu berri baten aurrean ikusten gara. Kasu honetan, sistema heteropatriarkala mantentzen eta betikotzen duen indarkeria estrukturalak eta oraingoan testuinguru laboralean ematen den ohiko jazarpena dela eta, kide batek sexu- jazarpena eta sexu arrazoiengatiko jazarpena salatu behar izan du, bere orduko jabea Vendetta Kafetegiaren jabea, hain zuzen ere.

Sistema heteropatriarkalaren indarkeria estrukturalak dimentsio ezberdinak dituela ulertzen dugu eta horietako bat sexu-jazarpena da. Halaber, sexu-jazarpenak arrisku laboral erreala dela uste dugu eta emakume askok arrisku horrekin bizi gara gure lanpostuetan.

Hau guztia dela eta Vendetta Kafetegiaren jabeak salaketa bat jaso izan du eta bertara ez joateko animatzen zaituztegu. Autodefentsa anarko-feminista aldarrikatzen dugu, baita gure arteko antolakuntza eta elkartasuna ere bai, egunerokotasunean emakumeon kontrako indarkeria eragiten duten pertsonen aurrean babesteko eta defendatzeko armak direla eta.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.