2015-11-25 11:30

ERASOEN AURREAN ANTOLAKUNTZA ETA AUTODEFENTSA


Nekez entzungo dugu gaurko egunez adierazpen instituzionaletan kapitalismoari erreferentziarik. Ez bada, borroka feministak egindako urteetako lanari esker, bi hitz hauek ezin banatzearen ikasitik. Feminismotik ikasi dugu kapitalismoaren ideologia patriarkala dela. Patriarkatua, jendartearen estruktura ideologiko, politiko eta ekonomikoan integratua dago eta emakumearen aurkako zapalkuntza, esplotazio eta genero menderatzearen bidez adierazten da. Honela, sexuen arteko lanaren banaketaren bitartez, kapitalismoak, bere biziraupenerako eta erreprodukziorako, emakumeok erabiltzen gaitu. Erabilpen horren zirrikitu guztiei indarkeria darie.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.