2017-12-04 11:30

Aurten ere izango gara Durangoko Azokan. Betiko materialaren artean (Formakuntzarako materialdun PenDrive interaktiboa, poltsak, banderolak...) 2018ko egutegi eta agenda aurkitu ahalko dituzu. Horrez gain, Emagin-ekin batera argitaratu berri dugun liburua lortu ahalko duzu, Bilgune Feministako hamabost urteko ibilibidea jasotzen duena. Adi! Bidelaguna bazara, doan jaso ahalko duzu azokan, urteotan egindako ekarpenaren esker gisa!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.