2017-05-10 11:30

PERTSONAK, INGURUMENA ETA HERRIEN DEMOKRAZIA, KORPORAZIO TRASNAZIONALEN ETEKINEN ETA INTERESEN GAINETIK.

Hurrengo asteetan Madrilgo Diputatuen Kongresuan CETAren izenpetzearen inguruko eztabaida emango da. CETA izenez Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza librerako akordioa dugu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainak merkataritza libreko itunen aurkako dinamika abiatu dugu. Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, alderdi politikoon erantzukizuna zuzena da, nahiz eta eskumen ezaren aitzakiapean eskuak garbitu nahi dituzten.

Jarraian duzuen loturan, EAEko legebiltzarreko zein Nafarroako Parlamentuko kideen datuak eta emaila dituzu eskuragarri, CETA-ren kontra egin dezaten galdatzeko eurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Ekin CETAren kontra, esaiozu zure legebiltzarkideari!

Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen! Herritar zaren heinean, behartu zure eskubideak babesten! Idatzi CETA babesten duten alderdietako parlamentari guztiei, euren postura aldatzera behartzeko!

Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!


CETAri EZ! BIZITZA BURUJABEA ESKUBIDE OSOZ!

Esan EZ, CETAri, hemen!
 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) 2002an sortutako nazio mailako erakunde feminista eta abertzalea da, esparru ugarietako emakume asko eta askotarikoen hausnarketatik sortutako egitasmoa. Euskal feminismoaren eta euskal feministen oinordekoak gara. Hark ezartzen digun zapalkuntza hirukoitzaren (klase-zapalkuntzaren, nazio-kultura zapalkuntzaren eta sexu-generoaren zapalkuntzaren) aitortzatik abiatuz aztertzen dugu errealitatea eta ikuspegi horretatik egiten diogu aurre errealitate horri. Pixkanaka, askotariko zapalkuntza horien elkarreraginean eta intersekzionalitatean jarduten dugu, zapalkuntza-sistema orotatik askatu eta Euskal Herri burujabe eta feminista baten aldeko borrokan.