Astebete bakarrik pasa da Euskal Herrian azken erailketa matxista izan zenetik eta jadanik beste emakume bat bere bikoteak erail du. Oraingoan ere Lapurdin izan da, Bardozen hain zuzen ere. 72 urteko emakumea tiroz hilik aurkitu dute. Hau da Euskal Herrian biolentzia matxistak 2003tik hiltzen duen 100. emakumea eta ez dugu onartuko.