2023-06-08 12:06

Hezkuntza legearen aurkako manifestaziorako deia egiten  hainbat bideo argitaratu ditu duten bideoak Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak.

 

ESKOLA PUBLIKOA, BAKARRA, EUSKALDUNA ETA LAIKOA GUREKIN DEFENDATU!

Ekainaren 9an KALERA!!
Hezkuntza Lege honi EZ!!!
MANIFESTAZIOAK Ekainak 9, 18:00etan
DONOSTIA, Boulevard
BILBO, Plaza Eliptikoa
GASTEIZ, Plaza Berria

 

Ze harro gauden. Ze harro gauden.
Ze hezkuntza nahi dugu, zer da kalitatea?
Zeinek esan behar dizu hobea dela bestea?
Ze eskolak lantzen ditu baloreak?
Denonak, segregaziorik gabeak.
Ilusio bat da errealitatea, Bai,
ta Euskal eskola publikoa da gure aukera.
 Denontzako plan ona da, komunitatea.
Nik aurkitu dezaket nire eskola.
Ta zuk baita ere!
Ezgealako txuribeltzean bizi, koloreak daude hemen
Auzoan gaude,
auzoko umeak Gara ta aurkituko gaituzu kalean jolasten.
Guztion alde
Helduta eskutik eta goazen.
 Erronka asko dauzkagu gure aurren
Ta erreza ez den arren
Euskal hezkuntza publikoa... Ai!
Zu zara altxor ta hondare.

Ze harro gauden!
kantatuko dugu ta artaldeak esan dezala 'be'.
Ze harro gauden!
Gure eskola honek ez du inor atzean usten.
Ze harro gauden
mundu hau aldatzen
Etorkizuna begiratzen.
Ze harro gauden! ze harro gauden!

Herri baten eredu izango garena,
etorkizunean zer nahi dugun izan.

Badago guztiok amesteko toki bat.
Eskola publikoa da aver sartze zaigun buruan -an -an -an!
Horregatik gauz plaza berrian Ta dantza
ta kantatuz egiten dugu gure aldarrikapena.
Goazen, hartu ditzagun kaleak.
 Ireki ditzagun ate ta lehio. Ta erakutsi gu garena.
Bilboko alde zarrean, gu hemen ta ere han, auzokoak garela!
Ta herri guztietan daude eskola publikoak,
atera kalera ta hurbildu zatez zurera.

http://www.plataformaeskolapublikoa.eus

Euskal hezkuntza publikoa bultzatzen duen plataforma. Denona eta denontzat. Euskalduna, feminista, laikoa, era demokratikoa - Nahi dugun eskola sare publikoa indartuz eta zabalduz, eta publifikazio prozesuak bideratuz baino ez dugu lortuko. Apustu sendoa egiten dugu herritar guztiontzako hezkuntza inklusiboaren alde, hau da, eskola publikoa guztiontzat izan dadila. Halaber, gure ustez hezkuntza publikoa kohesio sozialaren funtsezko elementua da eta beharrezkoa da lan egitea pertsona guztien inklusioaren aide gizarte honetan.