2020-09-16 12:14
  • Irailak 26an Hika Ateneon (Bilbo) elkar ezagutzea zailtzen duten oztopoak gainditzeko ekitaldia antolatu dugu

  • Testigantzak abiapuntu izanda, ostean talde txikietan lan egingo dugu osasuna eta segurtasuna bermatuz. Eman izena hemen!

Errealitateak eta gizarte egiturek sarritan ez digute #IkusGaitezen errazten, ezta elkar ezagutza ahalbidetzen. Hori oztopo bat da gizarteko talde ezberdinen eta hauek osatzen dituzten gazteen arteko harremanak emateko. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) aniztasun hori aberasgarria ikusten dugu eta, horregatik, trukea ahalbidetzen duten ekitaldiak sustatzen ditugu. Datorren irailaren 26an (larunbata) 11etatik aurrera gazteok sozializazio eta harremantze prozesu hauetan dugun paperean sakondu nahi dugu Hika Ateneon antolatutako ekitaldian. Eman izena hemen!

Iritzi eta testigantza ezberdinak izango ditugu abiapuntu: Euskadin jaiotakoak, Euskadin jaiotakoak eta guraso kanpotarrak dituztenak, kanpoan jaio eta bizitza hemen egiten ari direnak… Garrantzia emanez gazte migratzaileen bizipenei. Guztiak osatzeko zure esperientzia ere izan nahi dugu ekitaldian. Elkarlanean etorkizunerako gakoak identifikatzea da gure helburua nagusia.

Mugen mugetatik, #IkusGaitezen

Ekitaldiari hasiera emateko lekukotzak izango ditugu #IkusGaitezen oztopatzen duen errealitateari ahotsa eta ikusgarritasuna emateko. Ostean, talde txikietan konfiantzazko espazioak sortuko ditugu jada existitzen diren programa edo proiektu desberdinak analizatzeko dira eta norbanako zein elkarte desberdinekin batera dauden erronkak ikusarazteko.

  • Noiz: Irailak 26, larunbata 11etan hasita.
  • Non: Bilboko Hika Ateneo (Ibeni Kaia, 1).
  • Zer: Mugen mugetatik, #IkusGaitezen: Gazte migratzaileekin etorkizunera begira ekitaldia.
  • Izen-ematea: https://forms.gle/FuZqoH8EJdDPrdXQ9 Edukiera kontuengatik beharrezkoa izango da.

Gizartean ezarrita dauden eta eragiten diguten mugak gainditu nahi ditugu. Mugen mugetatik, #IkusGaitezen: Gazte migratzaileekin etorkizunera begira!

Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero idatzi bakea@egk.eus / hezkuntza@egk.eus edo deitu 943429767 / 688 737 097 (Leire) eta 944436143 / 688 737 133 (Irati) zenbakietara.

Osasuna eta segurtasuna bermatuz

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun errealitatea kontuan izanda eta parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko EGKtik zenbait neurri hartu ditugu:

  • Edukiera mugatua denez, izen ematea eskertuko dizuegu esteka honetan edo aurrez adierazitako kontaktuetan. Edozein zalantzarekin lasai galdetu.
  • Ekitaldian zehar musukoa beharrezkoa izango da. Eraman ezean ezingo da parte hartu (betiere osasun arrazoiren batengatik ez bada).
  • Administrazioek har ditzaketen neurri zein aholku eta oharrak jarraitu une oro. Ekitaldiak irauten duen bitartean emandako pautak jarraitzea eskertuko dizugu.
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteriarekin lotura duten gaiak lantzen dituzten 60 bat elkarteren topagunea da. Gure helburuak dira, besteak beste, gazteen eta gazte elkarteen parte-hartzea sustatzea, gazteria politiken garrantzia aldarrikatzea, erakundeek gure ikuspuntuak kontuan izatea eta administrazio hauen eta gazte elkarteen arteko zubi-lana egitea. Laburbilduz, gazteon eskubideak defendatzea eta gure ahotsa entzuna izatea bilatzen dugu!