2020-05-18 09:00

EAEko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak, Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak eta Euskarazko Stop Motion Telesail Satirikoen Goi Zuzendaritzak plazer eta izapide handiz aurkezten dute… Zr. Lehendakari, euskarazko lehen stop motion animaziozko telesaila.

Astero, astelehenak berez duen poztasuna sortzeko gaitasunari (lanera itzultzea, produzitzea, gurpilari beste buelta bat gehiago eman ahal izatearen asebetetze hori) orain beste zorion iturri bat gehituko diogu: astelehenero goizeko 9:00etan Zr. Lehendakariren atal berri bat izango duzue.

Etzi Portu Maritimoan noski. Non bestela.

Gaur, primizian: Zr. Lehendakari 1 (BAT): “Aro berri bat”

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen. etzi.pm Talaios kooperatibaren proiektu bat da.