2017-03-08 09:43
Kanpaina komunikabideetan izaten ari jarraipenari tartea egin nahi izan diogu gure web gunean. Albisteak, erreportaiak, elkarrizketak... den-denak ezin izan ditugu jaso, baina hemen tokiko hedabideetan zein orokorretan Errigoraren kanpainari egin dioten tartearen errepsotxo bat topatuko duzue. Paperezko prentsan Besteak beste, ondorengo hedabideetara heldu da Uztaberriaren oihartzuna: Gara Diario de Noticias de Navarra Berria Urolakostako Hitza Telebistan TVEren Telenavarra tarte informatiboan, 8:40 minutututik aurrera. Kanpainaren aurkezpenaren berri emateaz gain, Ibai Sueskun Errigorako kidea eta Edorta Lezaun ekoizlea eta NNPEKren(Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua) presidentea elkarrizketatu zituzten. ETBren Ahoz aho saioan. Ibai Sueskun eta Massi Martinelli ekoizlearekin 13 minutu luzeko elkarrizketa sakona. Irratietan Hala Bedi irratian Ilune Basterra Errigoraren Gasteizko sarekidea elkarrizketatu dute. Bilbo Hiria irratian Peru Aranburu aritu da kanpainaren xehetasunen inguruan. Alea FMn, 27:34 minututik aurrera. Xorroxin irratian Igor Astibia Errigorako kidea elkarrizketatu dute. Medio digitaletan Argia Euskalerria irratia Ahotsa Uriola Txintxarri Herrikolore Berbaro Sare sozialetan Sare sozialetan ere ari gara matraka ematen. Eta lan honetan, beste behin ere, aliatu andana izaten ari gara
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimena. Auzolana, euskara, kontsumo arduratsua, herrigintza... Erribera, Errigora, Herrigara.