ARGIA.eus

2020ko ekainaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Baserritar elkartea
2020-01-27 15:43

Gaur goizean?Gipuzkoako?ENBA nekazal sindikatuak bere XXVIII Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarren Ikastetxean eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Mikel Pagola Urnietako alkatea, Imanol Lasa Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Inguruneko diputatua eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea ). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu.

Gipuzkoako ENBAko presidentea den I?aki Goenagak Familia Nekazaritza defendatu du euskal ekoizleentzat baina baita ere euskal gizartearentzat egokiena delako. Familia Nekazaritza, Gipuzkoan dugun bakarra, da Gipuzkoako gizartearentzat bermerik sendoena kalitatezko elikagaiaz eta egurraz hornitzeaz bat ingurunea zaindu eta landagune bizia izateko.

Zentzu honetan, Goenagak baserritarrek ingurumen alorrean egiten duten lana azpimarratu du eta bereziki, mendian lanegiten duten abeltzainen aportazioa ekarri du gogora. Honezaz gain, herri mendietan diharduten abeltzainentzat bizi eta lan baldintza duinak izateko azpiegiturak aldarrikatu ditu eta bide batez, bihartik aurrera, urtarrilak 27, Aralarko pistak defendatzeagatik epaitegi bidean hasiko diren udal hautetsi, foru arduradun eta teknikariei beren babesa publikoa agertu die. Bestalde, baso sektoreak bizi duen egoera delikatua kontuan izanik eta hainbat kolektiboetatik, une larriaz baliatuz, basogintzaren aurkako jasaten ari den erasoaren aurrean, Goenagak basogintzak betetzen duen ingurumen papera baina baita ere, gure herri txikitako ekonomian duen garrantzia azpimarratu nahi izan du.

2019 urtean sektoreak izan duen konportamenduari dagokionez, esan Gipuzkoako kasuan oso urte ezberdina izan dela ekoizpen arloen arabera. Landare arloan klimatologiaren eraginez, baratzagintzako ekoizpena %12,9an eta fruitaren ekoizpena (batez ere sagardotarako sagarra) %16,6an igo da nahiz eta prezioak bere horretan mantendu edo zertxobait jeitsi. Abelzaintzaren alorrean aldiz, orokorrean hartuta egoera egonkorra bizitu dugu ekoizpenaren bolumenean nahiz eta azpimarratu %6ko igoera behi okelan, %10,6ko beherakada ardi okelan, %8 igoera arrautzan eta €4,4ko beherapena ardi esnean eta prezioetan, azpimarratzekoak dira %18ko igoera txerrian eta %8ko beherapena arrautzan. Basogintzaren alorrean, oso urte atipikoa izan da, pinuaren banda marroiaren erabateko leherketa eta zabalkuntzaren eraginez, pinu mozketak %71an igo dira eta prezioek %4,4an egin dute behera.

Batzarra amaitu ostean, BASERRITARRON LAGUNA Saria eman da, aurtengoan Arantzazuko Nikolas Segurola fraideari bere bizitza osoan artzantza eta artzainen bizi eta lan baldintzak hobetzeko egindako lanagatik eta bereziki, azken urteotan euskal artzain gazteak hezitzeko abian jarritako Artzain Eskolaren sustatzailea izateagatik.

Nikolas Segurolaren figuraren garrantziaren berri eman digu Xabier Euzkitzek, 2016an Nikolaseri buruz argitaratutako liburuaren koordinatzailea, eta ondoren Gipuzkoako ENBAko presidentea den I?aki Goenagak eman dio saria Nikolas berari.

Ekitaldi hunkigarriaren ondoren, bertsolariak eta guzti, Batzarrean partehartutakoek Urnietako EULA Sagardotegian ospatutako elkartasunezko bazkarian izan dira.

Urnieta. 2020.01.26

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.