ENBA nekazal sindikatuak eta UCEk, Euskadiko kontsumitzaileen elkarteak, lankidetza hitzarmena sinatu dute bi kolektiboen interesak defendatzeko eta bultzatzeko, baserritarrak eta kontsumitzaileak.
Hitzarmenak berak jasotzen duenez, aliantza horren helburuak hauek dira:
- Kontsumo arduratsua, kontzientea eta jasangarria sustatzea.
- Tokiko kontsumitzaileen eta ekoizleen interes komunak defendatzea.
- Gertuko, sasoiko eta kalitatezko produktuak sustatzea.
- Nekazaritzako elikagaien katean gardentasun handiagoa lortzen laguntzea.
ENBAtik uste dugu baserritarren eta kontsumitzaileen arteko aliantza hau onuragarria izango dela elkarrekin joatera behartuta dauden bi kolektiboentzat.