MIMUKAI Larraun-Leitzaldean elkarlana bultzatzeko eta tokiko garapena bultzatzeko proiektu komunitarioa da, oztopo indibidualei irtenbide kolektiboak emateko sortua.
Nafarroan kokatuta, Larraun eta Leitzaldeko 11 udalerri hartzen ditu (Araiz, Arano, Areso, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imoz, Larraun, Leitza eta Lekunberri) eta Cederna-Garalur elkartearen bultzada publikoaz sortu da, eskualdeko ekonomia bultzatzeko eta elkarlana bultzatzeko. Mimukai, Leitzako hizkeran, txertatzen den arbolaren lehen kimua da eta horixe izan nahi du proiektu honek Larraun-Leitzaldea eskualdearen garapenarentzat.
Lehen sektoreak, oro har, bizirik irauteko zailtasun handiak ditu, baita Mendialdeko eskualde honetan ere. Lehen sektoreak garapen iraunkorrean, biodibertsitatean, paisaiaren zaintzan, kalitatezko elikaduran… duen ezinbesteko funtzioa kontuan hartuta, egoera iraultzeko hainbat ekimen bideratu dira azken urteetan.
Industria, bestalde, eskualdeko eragile ekonomiko nagusia da. Leitzan Torras Papel enpresa da handiena eta Lekunberriko industrialdeetan arlo desberdinetako hainbat industria eta zerbitzu enpresa dago. Hala ere, Larraun-Leitzaldean ez dago enpresa egitura sendorik ez eta enpresa- eta elkarte-sarerik ere.
Horri erantzunez, 2021. urtean beharrak aukera bilakatu eta bultzada publikoa eta kolektiboa izango duen MIMUKAI – Garapenerako eta eraldaketarako zentroa sortzeko bidea abiatu du Leitzako Udalak. Horretarako, lehen urrats gisa, parte-hartze prozesu bat martxan jartzeko erabakia hartu zuten Leitzako Udaleko ordezkariek, Cederna-Garalurreko teknikariek eta EMUNeko lan taldeak prozesua diseinatu, komunikatu eta abiatu genuen.
Prozesuaren helburuak eta ezaugarriak
Eskualdea osatzen duten 11 Udaletako ordezkariek, herri guztietako herritarrek eta sektore guztietako eragileek parte hartu dute prozesuan.
Guztira 8 saio izan dira. Eskualde mailako prozesua izanik, eskualdeko hainbat herritan egin dira saioak: Leitzan, Lekunberrin, Jauntsaratsen eta Goizuetan. Parte-hartzea askotarikoa izan da. Sektore ezberdinetako eragileekin batera, herritarrak, udal ordezkariak eta teknikariak elkartu dira saioetan. Eta eragileen eta herritarren artean eskualdeak berak duen aniztasuna ongi islatu da: ekoizle txikiak, landa etxeetako arduradunak, dendariak, ekintzaileak, ostalariak, autonomoak… guztira, 230 lagun inguruk parte hartu du saioetan.
Lan eremuak eta gaiak:
Hiru lan eremutan banatu da parte-hartze prozesua:
Eta gai hainbat gai aztertu dira: elikadura sistemako elementuak, banaketa sistemak, prozesuen denboraren azterketa, elikagaien transformazio eta salmentarako kontuan izan beharreko osasun eta lege betekizunak, coworking eta elkarlanerako guneen lan egiteko modua, MIMUKAI proiektua martxan jartzeko egituratu beharreko izaera juridikoa eta gobernantza eredua, etab.
MIMUKAI – Garapenerako eta eraldaketarako zentroak, ondorengo atalak izatea definitu da:
Horiez gain prozesuan askotariko ideiak atera dira, ekimenak eskaintzen dituen aukeeren gainean:
Azken finean, eskualdeko tokiko entitate publikoak, enpresak, dendariak, ekoizleak, eragileak, garapen agenteak eta bertako ekonomia bultzatzeko ezinbestekoak diren agente guztiak elkartuko dituen topagune bat izango da, proiektu berriak martxan jartzen laguntzeko, elkarlana bultzatzeko eta zubiak eraikitzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.