Hizkuntza gutxitu bat arlo sozioekonomikoan biziberritzeko ahaleginean ari gara Euskara Planen bidez eta saiakera horretan dihardugunoi laguntzen digu elkarren berri izateak
Mondragon taldeko hiru kooperatiba talde handienak bildu ditugu urteetan euren kooperatibetan landutako euskara planen esperientziak eta ikasketak partekatzeko. Danobatgroup, ULMA eta Fagor Taldeko 19 kooperatibetako 44 partaidek hartu dute parte topaketan eta sei praktika desberdin partekatu ditugu.
Sei praktika horiek ezagutu ondotik elkarrekin hitz egiteko tarte bat hartu dugu eta hainbat ondorio atera ditugu.
EZAGUTZA
ERABILERA
ERAKUNDETZEA
AKTIBAZIOA
Zerbait bereziaren parte garen sentimendua nagusitu zaigu. Munduan parekorik ez daukan eraldaketa esperientzia baten parte gara. Alegia, hizkuntza gutxitu bat arlo sozioekonomikoan biziberritzeko ahaleginaren parte gara denok.
Saretzeak berekin dakartza korapiloak. Bi orduko mintegiaren ondoren, kontzientzia hartu dugu egiten ari garenaz eta egiteko daukagunaz. Eta, saretuta, aurrera egiteko indarrak batu ditugu. Mila esker, ULMA, Danobatgroup eta Fagor-eko kideoi. Biba zuek, eta laster arte!
Emuneko talde antolatzailea
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.