ARGIA.eus

2021eko apirilaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2021-04-08 12:30
Batzordeak salatu duenez, zuzendaritzak inolako hobekuntzarik ez duen eta negoziaziorik egin gabe hitzarmena luzatu nahi du, pandemia garaian funtsezko enpresa izendatu eta gelditu gabe lanean aritu eta azken urteetan irabazi handiak izan ondoren.

Smurfit Kappa Zangozako Rocaforte industrialdeko enpresa bat da, papera fabrikatzen du eta 250 pertsonak lan egiten dute bertan. Batzordea ELAko 6 ordezkarik, UGTko 4k, LABeko 2k eta CCOOko 1ek osatzen dute.

Joan den urrian enpresa-hitzarmenaren negoziazioak hasi zirenean, zuzendaritzak 0 kostuko hitzarmena luzatzea proposatu zion batzordeari, egoera ekonomikoa zela eta. Batzordeak, egoera neurri batean ulertuta, gutxieneko hobekuntza batzuk eskatu zituen 2021erako, eta negoziazioak urtean zehar mantentzea, gai sozialak hobetzeko. Enpresako zuzendaritzak enpresa batzordearen proposamen guztiak baztertu ditu orain arte.

Gogoratu behar da Smurfit Kappa Navarrak 6 milioi euroko mozkinak lortu zituela 2019an, eta 2020an ekoizpena handitu egin zela pandemia betean egonda ere, funtsezko enpresatzat hartu eta ez zelako lan-egunik galdu.

Batzordeak ez du baztertu apiriletik aurrera mobilizazioak egitea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.