2020-01-09 11:31
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren kide diren sindikatuek urtarrilaren 30eko greba orokorra erregistratu dute Bilbon eta Iruñean. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak grebaren erregistroa baliatu nahi izan du deialdi honen balioa nabarmentzeko.

Greba orokorrarekin jauzi bat eman nahi dugu herritar askoren lan eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan. Eskaera zehatzak jasotzen dituen aldarrikapen taula bat garatu dugu, herritarren beharrei zuzenean erantzuten dieten proposamenak. Pentsio sistema publikoa bermatu nahi dugu, lan baldintzak hobetu, eskubide sozialak garatu, eta sinetsita gaude greba orokorra helburu guzti hauek lortzeko tresna eraginkorra izango dela”.

ELAko idazkari nagusiak mezu zuzena luzatu nahi izan die Iñigo Urkullu eta Maria Chivite buru duten gobernuei. “Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ezin dira ezkutatu egungo egoeraren aurrean. Pobrezia, esaterako, hazten ari da, eta administrazio publikoek erantzukizun handia dute horretan. Eta ezin direla ezkutatu diogu egoera iraultzeko tresnak eta baliabideak izan badituztelako. Gure eginbeharra presioa egitea da, grebaren erregistro honetan publiko egin ditugun aldarrikapen hauek bete daitezen estutzea”

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.