2019-10-17 17:31
ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deialdia egin dute ordezkarientzat, langileentzat eta oro har herritar guztientzat, lantokien aurrean bihar, ostirala, elkarretaratzeak egiteko, procés-en epaiagatik protestatzearren. "Erreferenduma ez da delitua. Askatasuna. Defendamos nuestro derecho a decidir" goiburupean sindikatu horiek Euskal Herriko gizartea bultzatzen dute epai horrekiko gaitzespena adieraztera, demokraziaren printzipiorik oinarrizkoenak urratu dituelakoan.

*Bilbon: 10:30etan Plaza Biribilean.

*Donostian: Udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan.

*Gasteizen: Ama Zuriaren plazan, eguerdiko 12:00etan.

*Iruñan, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deiturik Udaletxeko Plazan bilduko dira 12:00etan.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.