2019-03-08 12:59
Martxoaren 8ak arrakasta handia izan du. Mobilizazio historikoa izan da, baita enpleguaren eremuan ere, eta emakumeen lan baldintzak hobetzeko garatzen ari garen lana indartzeko baliagarria izan da. Hainbat sektoretan greba oso zabala izan da: irakaskuntza, eskola jantokiak, zahar-etxeak, Osakidetza, hedabideak, garraioak, udalak, telemarketing, garbitasuna, merkataritza... Industrian ere, non emakume gutxiago dagoen, hauek enpresa askotan egin dute greba.

Berriro ere agerian geratu da emakumeen borroka sindikala borroka feministaren parte dela. Hain zuzen, Leire Txakartegi ELAko berdintasun arloko arduradunak esan du “emakume asko eta asko dago orain borrokaren lehen lerroan. Hauek bat datoz klase-sindikalismoarekin eta borroka feministarekin. Finean, borroka hauek bateratu egiten dira bizitzan eta lanean pairatzen den prekarietatea gurutzatzen direnean”.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.