2019-05-30 15:38
ELAk salatu duenez soldata-igoera urtean 20 euro eskasekoa da, eta plusak UGTko ordezkarien lanpostuetan bakarrik aplikatuko dira

UGTk enpresa-itun bat sinatu du Sigma Brakes-en (Tutera), lau urterako (2019-2022), beste ezein sindikaturen sostengurik jaso gabe. Enpresa Batzordearen osaera hauxe da: UGTko 7 ordezkari, ELAko 4, LABeko 1 eta CCOOeko 1. Hasieratik UGTk plus berri batzuk jarri zituen negoziazioaren erdigunean, plantillaren zati txiki bat (%20tik behera) eraginpean hartuko zutenak, eta azkenean bat zetozen UGTko ordezkarien lanpostuekin. Plus horien zenbatekoa urtean 1.400 eurokoa da (+%7,8).

Hasieratik UGTk edukirik gabe utzi zituen langile guztientzako eskakizunak. Izan ere, langile guztientzat adosturiko soldata-igoera %0,15ekoa da (20 euro inguru urtean), eta indarraldiko lau urteetako hiru urterako soilik.

Langileen erdiek (150) idatziz eskatu zuten akordioa ez sinatzeko, lehenago bozketa egin gabe. Hala ere, UGTk ez die jaramonik egin, eta akordioa sinatu du, langileen iritzia kontuan hartu gabe.

ELAren salaketaren arabera demokraziarik eza eta langileekiko begirunerik eza iruzurrezkoak dira, eta horrek zilegitasunik kentzen die UGTko kideei langileen ordezkari izaten jarraitzeko. Beraz, beren kargua utzi beharko lukete berehala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.