ARGIA.eus

2019ko uztailaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-08-08 08:45
ELArentzat akordioa oso txarra da; enpresak 41 langile kaleratuko ditu; hauetatik, 28 borondatezko irteerak izango dira.

ELAk oso irakurketa negatiboa egiten du Dynamobeleko zuzendaritzak eta UGTk eta CCOOk sinatutako akordioaren inguruan. Izan ere, sindikatu hauek Metaleko hitzarmenaren inaplikazioa adostu dute 2020 bitartean, soldatei dagokienez; eta lanaldiaren handitzea ere hitzartu dute, modu ezberdinean banatuz. UGTk, CCOOk eta enpresak langile berri guztiak Metaleko Hitzarmenaren mailarik baxuenean sartzea hitzartu dute, plantillaren arteko ezberdintasunak areagotuz. Gainera, borondatezko irteerekin enpresak behar zituen kaleratzeak bete ez dituenez, 13 nahitaezko irteera egongo dira.

Uztailean, Dynamobeleko zuzendaritzak Azkoien eta Berriobeitiko enpresa batzordeei 41 kontratuentzako Enplegu-Erregulazioko Espedientea aurkeztu zien (36 kontratu Azkoienen eta 5 Berriobeitin) eta modifikazio bat soldatak jaitsi eta lanaldia modu ezberdinez banatuz, lan egun gehiago ezartzeko.

Proposamen horrek lan baldintzak okertzen zituen (lan egun gehiago, diru gutxiagorekin eta lankide gutxiagoen artean), baina okerrena da 2010etik %10eko soldata jaitsiera eta 85 kaleratze jasan zituen plantilla berdinari zuzendutako neurria dela.

Negoziazioa iraun duen bitartean enpresak oso gutxi mugitu du bere hasierako proposamena, eta UGT eta CCOOren laguntzaz, ?txarra eta oso txarra? diren aukeren artean erabakitzera behartu dituzte langileak.

Azkenik zuzendaritzak, UGT eta CCOOren sinadurarekin, hitzarmenaren inaplikazioa aurrera eraman ahal izango du Metalean sinatu diren soldata igoerak ez emateko, eta horren itzulera langileak kontrolatzen ez dituen elementuei (enpresaren helburuei eta EBITDAri) lotuko ditu. Bestetik egunero 15 minutu gutxiago lan eginez, enpresak egun gehiago ireki ahal izango du eta eskala bikoitza aplikatuko du plantillan, langileak lan berdinagatik soldata ezberdina jasotzea ahalbidetuz.

Gainera, lan zentroetan ordezkaritza duten lau sindikatuetatik batek ere espedientea sinatu ez duten arren, enpresak eutsi dio eta behar zituen 41 kaleratze lortze aldera, 13 lagun nahitaez kalera bidaliko ditu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.