2019-11-26 20:13
Azaroaren 26an, FVEMek Bizkaiko metalaren negoziazio mahaian aurkeztu dituen testu berriak ezagutu ditu ELAk. Azken hilabeteetan patronalak bere jarrera immobilista aldatu behar izan du. Jarrera aldaketa hori Bizkaiko metalgintzako langileak mobilizazio eta grebekin bat egiteko duten gaitasunagatik izan da.

CCOOk, LABek eta UGTk hitzarmena aurre-adostu eta aste honetako greba deialdiak bertan behera uztea erabaki dute.

ELAk, patronalak aurkeztutako proposamenaren lehen azterketa batean, uste dugu gai batzuk hobetu egin behar direla. Kezkaz ikusten dugu, gainera, atzerapausoren bat gertatu dela aurreko hitzarmenetatik.

Beharrezkotzat jotzen dugu patronalak emandako testuen azterketa egitea, eta gure ordezkariekin batera, eman beharreko hurrengo urratsak erabakiko ditugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.