ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 13a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-03-05 17:19
TMB UTEak bere interesak jartzen ditu langileen osasunaren gainetik, ez baitu geldiarazi ekoizpen-prozesu osoa.

2019ko otsailaren 7an Osalaneko teknikariek adierazi zuenez lankide bat ospitaleratu zuten, legionellan positibo eman Zuelako (kasua urtarrilaren 28an antzeman zen). Eta protokoloari jarraikiz ur-analitikak egingo ziren, eta dutxetan laginak hartuko. Otsailaren 25ean ELAk bilera egin zuen enpresako Zuzendaritzaren, prebentzio-ordezkarien eta Biotik-en artean (desinfekzioaz arduratzen den enpresa). Eta Osalanek adierazi zigun laginaren emaitza positiboa zela legionellan, eta emaitza horren berri eman ziotela telefonoz Zuzendaritzari 2019ko otsailaren 13an. Enpresak, hala ere, ezkutatu zigun emaitza hori prebentzio-ordezkarioi, Osalanen 2019ko otsailaren 25eko aktan jasota geratu denez.

Martxoaren 4an Osalanek berriro deitu zien Zuzendaritzari, Biotiki eta prebentzio-ordezkariei, 2019ko otsailaren 25ean jasotako ur beroko bost laginetan legionellaren emaitza positibo eman zutela berresteko. Zuzendaritzak ekoizpen-prozesua geldiarazi du, Osalanek dutxak erabiltzea debekatu duelako; baina salbuetsi dira baskula eta zama-lanetako peoien kasuak, eta erabaki horren ondorioz langile horien osasuna arrisku larrian jarri da. TMB UTEa "3" mailako arrisku biologikoan katalogaturik dago.

Martxoaren 5a, eguerdian, Biotik-ek proposaturiko premiazko analisiak egiten ari zen; baina Osalanen iritziz, analisi horiek ez daude homologaturik indarreko errege-dekretuaren arabera; alegia, bakteria erabat suntsitu dela behar bezala baieztatzeko analitikak nola egin behar diren arautzen duen errege-dekretuaren arabera.

Hori guztia ikusita, ELAk atera duen ondorioa zera da: TMB UTEak bere interesak jartzen ditu langileen osasunaren gainetik, ez baitu geldiarazi ekoizpen-prozesu osoa.

ELAk behin baino gehiagotan salatu du Osalanen, Lan Ikuskaritzan eta Garbikerren instalazioen egoera ezin txarragoa, mantenimendu urria eta lan-osasunaren arloko ganora eskasa.

TMB UTEko Zuzendaritzak, lan-osasunaren arloan, bultzatu duen politika bakarra, Garbikerren oniritziaz, 45 segurtasun-kamera instalatzea izan da, plantilla zigortzeko helburu bakarrarekin.

Garbikerrek eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak uko egin diete Enpresa Batzordearen bilera-eskaera errepikatuei, lantegi horretan duten erantzukizuna, beren jabetzakoa baita, gainetik astindu nahian.

?

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.