2020-09-14 17:25
ELAk negoziazioa amaitutzat ez emateko eta testua aldatzeko eskatu dio Gobernuari, bestetik gainerako sindikatuei ere, Estatuko Gobernuaren testua ontzat ez emateko eskatzen dio. Goiz partean sektore publikoan telelana ezartzeko Administrazio Publikoen Negoziazio Mahaiaren hirugarren bilera egin da Madrilen.

Gobernuko ordezkariek amaitutzat eman dute negoziazioa, eta aurkeztutako azken testuaren inguruan sindikatuen jarrera zein izango den azaltzeko adierazi digu.

Dakizuenez, ELAk,ostegunean bertan, lehen bileraren ostean, Estatuko agintarien testuaren  gabeziak ikusirik proposamen bat helarazi zuen.

Tamalez, Gobernuak gaur aurkeztutako testuan, ez ditu ELAk egindako eskaerak jasotzen, eta injerentziaren eta zentralizazioaren ildoari eusten dio. Gainera, testuak telelanarekin lotutako arriskuak saihesteko ezinbeztekoak diren funtsezkoak diren berme eta oinarrizko eskubide batzuk ez ditu jasotzen:
1.- Injerentziaren eta zentralizazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du testuak. Estatuko gobernuaren testuak ez du aitortzen telelana nola garatu behar dugun erabakitzeko eskubidea.

2.-Telelana egin ahal izateko dagokion arduradunak baimena eman behar du. Ez da eratuko  telelana, baldin eta garatu beharreko eginkizunek bermatzen badute herritarrentzako zerbitzuaren kalitatea, eskubide gisa.

3.-Telelanak berarekin dituen lanpostuen arrisku ebaluaketa egiteko beharrezkoak diren mekanismoak ez ditu finkatzen, langileen osasuna bermatzeko. Eta horretan garrantzi berezia dute arrisku psikosozialek eta jazarpenak.

4.- Nahiz eta testuak adierazten duen administrazioek baliabide teknologikoak jarriko dituztela, ez ditu aipatzen telelanaren garapenarekin lotutako gastuak.

5.-Ez du finkatzen atsedenerako eta deskonexio digitalerako eskubidea nola bermatuko den. 
Beraz, ELAtik adierazi dugu ez gaudela ados aurkeztutako azken testuarekin, eta hortaz Estatutko Gobernu kideei eskatu diogu negoziazioa amaitutzat ez emateko eta ELAk eskatutako gaiak testuan sartzeko. Gai horietako batzuk, gainera, jada, jasota bait daude  sektore pribaturako urrutiko lanaren lege-aurreproiektuari buruz aurkeztu duen zirriborroan.

Bestalde, gainerako sindikatuei eskatzen diegu ez dezatela ontzat eman Estatuko Gobernuaren testua, eta eska diezaiotela gobernuari testua aldatzea eta negoziazioa amaitutzat ez ematea.   Horrela ez bada, sindikatuek langile publikoei sektore pribatukoei baino eskubide gutxiago aitortzen dizkien testua onartuko bait dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.