2024-04-22 16:16
ELAk akordioa lortu du Ondulinen (Zierbena), enpresak ezarrii nahi nahi zuen soldata galera geldiarazteko. Onduline Zierbenan dago, eta 50 langile baino gehiago ditu. Otsailean, enpres batzordeari jakinarazi zion produkzioan lan egiten duten pertsonen egutegiak aldatuko zituela; aldaketa horren ondorioz, gutxi gorabehera %12ko soldata jaitsiera eta hainbat kaleratze izango ziren. Hasieratik, ELA neurri horren aurka agertu zen, ez baitzuen beharrezkotzat jotzen. Izan ere, Ondulinek urteak daramatza irabaziak metatzen. 2021etik 2022ra bitartean 4.908.000 euroko irabaziak izan ditu. 2022an, irabazi guztiak dibidenduetan banatu zituen. 2023ko behin betiko txostenaren faltan, urte horretan ere irabaziak izan ziren, 928.000 euro ingurukoak.

Horregatik guztiagatik, ELAk, Ondulineko langileen batzarrarekin batera, greba deitu zuen martxoaren hasieran, enpresak bertan behar utzi zezan neurria. Hainbat asteko grebaren ostean, akordioa adostu dute enpresarekin: ez da soldata galerarik egongo, eta irteerak adostu egin dira.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.