ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 15a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-11-28 15:33
Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbikuntzaren sektorean 6.700 langile inguru daude. Horietatik 1.500 inguruk enpresa-hitzarmenak dituzte, eta, beraz, 5.000 langile inguru dira Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbikuntzako hitzarmenaren negoziazioaren eraginpean daudenak. Lurralde bereko kale-garbiketarekin alderatuta, sektore honetan soldata-arrakala %28koa dela azaldu du ELAk. Egoera honen aurrean, lanuztea deitu du abenduaren 17rako.

Bi sektore hauen artean, funtsean, lau desberdintasun daude:

  1. Batzuek eremu publikoak garbitzen dituzte, eta besteek eremu ikusezin eta pribatuak.
  2. Eraikin eta lokaletako garbikuntzan, langileen erdiak baino gehiagok lanaldi partzialeko kontratuak dituzte, eta egiten diren kontratu berrien %90 lanaldi partzialekoak dira; kale- garbiketaren sektorean, berriz, partzialtasuna %15 ingurukoa da.
  3. Sektore bateko kide gehienak gizonak dira, eta bestea, berriz, emakumeek osatzen dute, eta aurrenekoak antzeko lana egitearren soldataren % 28 gehiago jasotzen dute.

ELAren aburuz ELAk ulertzen du emakume horiek pairatzen duten soldata-arrakala Euskal Herriko agenda politikoaren lehen planora pasatu behar dela, eta hori lortzeko borrokatuko dugu.

Urtebete negoziatzen eman ondoren, Eraikin eta lokalen garbikuntzako Gipuzkoako hitzarmena mahaian, patronalak ez du soldata-arrakalaz hitz egin nahi. Erabat ukatzen du soldata-arrakala eta, beste behin ere, langile horien egoera ikusezin bihurtzen du. Ez du ezta kontuan hartzen, kolektibo honek %10 inguruko erosmeen- ahalmena galdu duela.

ELAk soldata arrakalaz haratago, sektorearentzat oso garrantzitsuak diren beste klausula batzuk proposatu ditu:

  1. Absentismoarengatik kaleratzeko debekua. Sektore honetan baja asko izaten ditugu ohiko gaixotasunengatik, eta hauek sarritan gaixotasun profesionaletatik eratorriak izaten dira, nahiz eta gaixotasun profesionaletako zerrendan jaso ez.
  2. Bestalde, aipatu dugun bezala, sektorearen gehiengoak oso lanaldi txikiak ditu, eta hori hobetzeko egiten diren ordu konplementarioen %50a kontsolidatzea eskatzen dugu, lanaldiak handitzeko helburuarekin
  3. Azkenik, berdintasun planen inguruko klausula mahaigaineratu dugu. Sektore feminizatu honetan oso garrantzitsua iruditzen zaigu bertako berdintasun planak adostea, baita estatu mailako inplementazioa duten enpresetan ere.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.