Urtarrilean patronalarekin izandako bileran, mahaiko lau sindikatuek sinatu ahal izateko gutxienekotzat jotzen zutena jarri zuten mahai gainean, baita akordio bat posible izan zedin aldatu beharreko puntuak ere:
Soldatetan: KPIaren igoera kontzeptu guztietan eman behar zen (dietak barne).
Dietak: aurreko hitzarmeneko dieten erredakzioa mantendu behar zen eta hauen gainean urteroko KPI igoerak aplikatu.
Jardunaldia: Gure helburu den 1592orduko jardunaldiaren bidean, behintzat pausu esanguratsuak eman daitezela. Zentzu honetan, jaso beharko litzateke gutxienez 1747 orduko jardunaldia 2024rako eta 1712 ordukoa 2025erako.
Errelebo kontratuak: errelebo kontratuaren inguruan legediak finkatutako 6 urteko antzinatasuna enpresan mantentzea eta enpresa derrigortua egotea errelebo kontratua formalizatzera.
Beste kategoria bat: ezarri nahi duten kategori berria bertan behera geratzea.
Hala ere, adierazitako puntuetatik, apirilaren 29ko bileran patronalak honako hauek baino ez zituen onartu:
KPIaren igoera dietei ere aplikatzea.
Txanda-kontratua egiteko 6 urteko antzinatasuna ezartzea enpresan, eta ez 20 urteko antzinatasuna.
Bestalde, ELAk gogorarazi du lan baldintzen prekarizazioan beste urrats bat egin dela beste kategoria bat sortu baita.