2018-12-11 08:23
ELAko ordezkaritza batek abenduaren 2tik 7ra arte parte hartu du Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren 4. Mundu Kongresuan Kopenhagenen (Danimarka). Kongresuan 106 milioi langile ordezkatzen dituzten 250 erakundeetako 779 delegatuk hartu dute parte, 131 herrialdetakoak.

Erakunde hauek izan dira NKSko idazkari nagusia nor izango den erabakitzeko arduradunak. Bi hautagai zeuden posturako: Susanna Camusso, Italiako CGILko idazkari nagusia, eta Sharan Burrow, ordura arteko NKSko idazkari nagusia. %52ko botoekin Sharan Burrow idazkari nagusi berrautatu zen.

Beste aldetik, Kongresuak Kontseilu Orokorreko konposaketa hautatu zuen. Kontseilu Orokorra kongresu arteko erabaki organo gorena da, non ELA kide da.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.