2022-06-30 14:34
Sindikatuek berriro ere adierazi dute ez direla joango euskal langileen eta herritarren benetako beharrei erantzuten ez dieten bilera huts horietara, eta mezu propagandistikoak eta autobonbo politikokoak elikatzeko baino ez dutela balio

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta SME sindikatuek aho batez erabaki dute ez dutela parte hartu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaurko deitutako mahai sektorialean, sindikatuek proposatutako puntuetako bat ere ez delako gai zerrendan sartu. Ezta lehen mailako arretari dagokionik ere, nahiz eta milaka profesional mobilizatu eta manifestatu diren egunotan egoera salatzeko. Horregatik, sindikatuek uko egin diote mahai sektorialean parte hartzeari, edukiz hutsik dauden bilerak baitira.

Sindikatuek kritikatu egin dute Osasun Sailak ez diola jaramonik egin duela egun batzuk egindako aztergaien proposamenari, eta 24 ordu lehenago edukirik gabeko gai zerrenda bat ezarri duela.

Sindikatuek azpimarratu dute eskua luzatzen diotela Gotzone Sagardui Osasun Sailburuari behingoz negoziazio kolektibo erreal eta eraginkorra berreskuratzeko eta beharrezkoak diren mekanismoak martxan jartzeko.

Azkenik, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek azpimarratu dute borroka eta konpromiso hori ez dela soilik lan baldintzen kontua, osasun publikoa defendatzea eta hobetzea dagoela jokoan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.