2019-12-02 15:44
Retabet-eko Bizkaiko langileek greba egin dute joan den igandean, abenduak 1, kaleratu dituzten bi lankideak berriro lanera onartzeko, eta lan-baldintzak hobetzeko eskatuz. Bi langile horiek ELAren hautagai-zerrendan aurkeztu ziren hauteskunde sindikaletan, eta horregatik izan ziren kaleratuak. ELAren esanetan arrakastatsua izan da greba-eguna, jasotako mehatxuak eta guzti langileen erdiek egin baitute.

ELAk salatu duenez enpresan hauteskunde sindikalen aurre-abisua aurkeztu eta biharamunean Retabet-eko Zuzendaritzak bi zerrendaburuak kaleratu zituen, errepresio antisindikalaren ekimen garbi bat eginez, dagoeneko salatua izan dena. Argi dago enpresak ez duela nahi sindikatu borrokazale bat, langileak orain arte bezala izan gura ditu-eta: lan-baldintza prekarioetan, soldata-eskala bikoitzarekin (antzinatasunaren arabera), eta batere segurtasunik gabe dendetan.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.