ELA urteak daramatza salatzen sektoreko hainbat langileren egoera prekarioa. Izan ere, azpikontrata kate luzeen bidez, zenbaitetan langileei ez zaie hitzarmena aplikatzen. Eta lan prebentzio eta osasunean asko dago hobetzeko.
Patronalak ez die langileen eskakizun nagusiei erantzuten, garrantzitsuak diren gai sozial batzuetan adostasuna lortu bada ere: trans kolektiboarentzat eskubideak, euskara planen negoziaketa edo jazarpen protokoloa.
Egoera ikusita, ELAko militanteek protesta egin dute berriro hainbat obren aurrean, esanez, gauzak horrela jarraituz gero, protestak areagotu egingo direla.