2019-10-31 13:27
Hauteskunde sindikaletan parte hartu zuten 5 langile kaleratu ondoren hartu du erabakia zuzendaritzak. ELAk elkarretaratzea egin du enpresa aurrean eta horrelako erabakieia aurre egingo diela ziurtatu du, bide sindikaletik zein judizialetik abiatuta.

Duela urte bete egin ziren, ELA sindikatuak bultzatuta, Bergarako Errasmodel enpresan hauteskunde sindikalak. Langileen gehiengoak demokratikoki erabaki zuen zein izango zen lau urtetan euren ordezkaria. Langileek aitortu bezala, ez ziren hauteskunde errazak izan, zuzendaritza gogor aritu eta hainbat oztopo jarri zituelako. Besteak beste, ELArekin aurkeztutako lehenengo hautagaia bidegabe kaleratu zuen. Harrez gero, beste 4 langile ere kaleratu dituzte. Zuzendaritzak ia guztietan onartu du arrazoi gabeko kaleratzeak izan zirela. “Kasualitatea handiegia da kaleratutako guztiak izatea zuzendaritzak proposatutako hautagaiari bozka eman ez ziotenak”, salatu dute aho batez.

 

ELAk gogor salatu du Errasmodeleko enpresaburuen praktika. “Arrazoi bakar bat ere eman gabe kendu nahi dute ordezkaria kargutik. Langileen lan baldintzak hobetzeko ez omen dago dirurik, baina prozedura martxan jartzeko abokatua kontratatzeko bai. Kargugabetzea langileen erabaki moduan mozorrotu nahi dute, baina errealitatea, aipatu moduan, bestelakoa da”.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.