2023-03-22 12:11
Sei greba egun deitu dituzte langileek erosahalmena bermatuko duen hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.

Zaldibiako Tuermeca enpresako langileek 6 greba egun deitu dituzte beraien lan baldintzaren defentsan. 28 langile ditu enpresak, eta enpresako hitzarmena negoziatzen ari dira. Zuzendaritzak ez du langileen erosahalema bermatu nahi, eta otsailetik hainbat lanuzte egin ondoren, grebara jotzea erabaki dute.

Hain zuzen ere, sei greba egun deitu dituzte: martxoaren 22, 29 eta 30ean, eta apirilaren 3, 4 eta 5ean. Lehen greba eguna arrakastatsua izaten ari da, produkzioa gelditzea lortu baitute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.