2018-04-03 12:42

Adolfo Muñoz "Txiki" idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval arlo sozialeko arduraduna eta Janire Landaluze, ikerketa bulegoko kidea izan dira gaur goizean Bilbo pentsioe inguruko txostenaren aurkezpenean.

ELAren esanetan pentsio sistema guztia Euskal Herrian erabaki beharko litzateke. Benetako erabaki-ahalmena behar da Gizarte Segurantzaren politikei buruz eta ezin da onartu zatikako eta baldintzatutako transferentziarik. Hemengo erakundeek diru-sarrera egokiak bermatu behar dizkiete gaurko eta etorkizuneko pentsiodunei, guztiei osatuz espainiar gobernuaren erabakiek eragindako sarreren galera eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatuz.

Pentsioak finantzatzeko iturri bakarra ezin direla kotizazioak izan uste du sindikatuak Superabita zegoenean pentsioen igoerarik ez zen proposatu. Alabaina, defizita dagoenean murriztu egin behar omen dira. Zerbitzu publikoak, gizarte-prestazioak,

Kalitatezko enplegua sortu eta soldatak KPIz gaindi igotzea eskatu du. Izan ere, kalitatezko enplegu gehiago balego kotizazioak asko hobetuko lirateke. Herri-administrazioek zuzenean eragiten dute kotizazio bidezko diru-sarreren jaitsiera, arlo publikoan erosteko ahalmena murriztuz eta azpikontratazioak eta beheranzko lizitazioak ugalduz.

Irakurri Txostena

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.